UME EDER BAT

 

Ume eder bat ikusi nuen

Donostiako kalean,

Hitz erditxo bat ari esan gabe

Nola pasatu parean?

Gorputza zuan lirana eta

Onak zebiltzan airean...

Politagorik ez det ikusi

Nere begien aurrean.

 

Aingeru zuri, paregabea,

Euskal-Herriko alaba,

Usterik gabe zugana beti

Nere bihotzak narama:

Ikusi naian beti hor nabil,

Nere maitea hau lana! ...

Zoraturikan hemen naukazu

Beti pentsatzen zugana...

 

 

Galai gazteek galdetzen dute:

Aingeru hori nun dago?

Nere maitea nola deitzen dan

Ez du inortxok jakingo.

Ez berak- ere, ezluke naiko,

Konfiantza horretan nago:

Amorio dun bihotz hoberik

Euskal-Herrian ez dago.

 

IPARRAGIRRE

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com