OIHANIAN

 

Oihanian zuin den eijer

Txoritto bat kantari

Eskualdün arbolari,

Zazpi probintzier!

Amodioz diot gazter.

Eskuarari beti esker,

Jarraiki aiten ürratser,

Ez sekülan bazter!

Ezteia xarmagarri,

Nuri eztü plazer.

Txorino bat kantan ari

Eskualdün haurrider?

 

Oi txoria! hanitxetan

Zurekilan batian

Bozkarioz kantatzia

Nian desiretan.

Sartü gira plazeretan

Egün plaza eder huntan

Nahiz bozkario ezarri

Eskual bihotzetan.

Hots! anaie maitiak,

Bander(a) eskietan,

Eskualdünak beikira

Nausi güzietan.

 

ETXAHUN-IRURI

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com