MAITIA, NUN ZIRA

 

Maitia, nun zira?

Nik etzütüt ikusten,

Ez berririk jakiten, Nurat galdü zira? (berriz)

Ala kanbiatü da zure deseina?

Hitzeman zenereitan,

Ez behin, bai berritan,

Enia zinela (berriz).

 

2

Ohikua nüzü;

Enüzü kanbiatü.

Bihotzian behin hartü,

Eta zü maitatü.

Aita jeloskor batek dizü kausatü:

Zure ikustetik,

Gehiago mintzatzetik

Hark nizü pribatü.

 

3

Aita jeloskorra!

Zük alaba igorri,

Arauz ene ihesi,

Kornentü hartara!

Har'eta ez ahal da sartüren serora:

Fede bedera dügü,

Alkarri eman tügü,

Gaiza segürra da.

 

4

Zamariz iganik, Jin zazkit ikustera,

Ene kontsolatzera,

Aitaren ixilik;

Hogei eta laur une baditit beterik:

URte baten bürian

Nik eztiket ordian

Aitaren axolik.

 

5

Alaba diener

Erranen dit orori:

So'gidaziet eni,

Beha en'erraner;

Gaztetto direlarik untsa diziplina:

Handitü direnian.

Berant date ordian,

Nik badakit untsa.

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com