ITURRINGO AROTZA

 

Iturringo arotza, Erramun Joakin,

Hasarre omen zaude men degun jakin,

Santurik ez laiteke fiatu zurekin:

San Kristobal urtuta joaliak egin.

 

 

Arotzak erran dio bere andreari:

«Urtu behar dinagu; ekarran Santu ori.»

-«Gizona, zertarat zoaz? Bekatu da ori.»

-«Etzionagu erranen sekulan nihori.»

 

Iturringo garaile Ramuntxo Joakin

Hasarre omen zira zeren dudan jakin.

Konfesa zaitez ongi erretorarekin;

Ez dute zer difatu Santuek zurekin.

 

Kobrezko Santurikan inon bazarete,

Egoten al zarete hemendik aparte:

Baldin arotz horiek jakiten badute,

Joarien egiteko urtuko zaituzte.

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com