GOIZIAN ARGI-HASTEAN

 

Goizian argi-hastian, ene leiho-hegian

Txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.

Txori eijerra, hain alagera, entzüten haidanian

Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.

 

 

Ene txoririk maitena, zertaz jin hiz ni-gana?

Iratzarrazi, nialarik ametsik eijerrena.

Jinik hain goizik, uste hiena baniala hanitx pena?

Ez, ez! abil kontsolatzera malerusago dena!

 

ETXAHUN IRURIkoa

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com