EIJERRA ZIRA, MAITIA

 

«Eijerra zira, maitia, erraiten deizüt egia;

nurk eraman ote deizü zure lehen floria?»

 

 

 

«Eztizü egin izotzik,

ez eta ere karrunik

ene lehen floriari

kalte egin dienik.»

 

 

 

-«Mendian eder iratze,

behi ederrak aretxe;

zü bezalako pollitetarik

desir nüke bi seme.»

 

 

-«Horren maite banaizü

obrak erakats itzatzü:

Elizala eraman eta han

espusa nezazü.»

 

 

 

-«Apezak dira Espanian,

bereterrak Erruman;

hurak hanti jin artino,

gitian txosta kanberan.»

 

 

 

-«Aita dizüt hil-berri

amak eztizü urt'erdi;

zurekilan libertitzeko

dolüa dizüt barnegi.»

 

 

 

-«Oihaneko otsua,

dolü dereiat, gaxua,

antxuekin lo'egin eta

zeren barurik beihua.»

 

 

 

-«Enün ez ni otsua

gutiago gaxua,

antxuekin lo'ginik ere

kuntent gabez be'nua.»

 

 

 

-«Bortü goretan lanape,

hur-bazterretan ahate;

zü bezalako falsietarik

eztizüt nahi deusere.»

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com