HARA NUN DIRAN

 

Hara nun diran, mendi maiteak,

Hara nun diran zelaiak,

Baserri eder zuri-zuriak,

Iturri eta ibaiak:

Hendaian nago txoraturikan,

Zabal-zabalik begiak;

Hara Euskadi, lur hoberikan

Ez da Europa guztian!

 

Gero pozik bai Donostiara

Okendo'aren lurrera,

zeru polit hau utzi beharra,

nere anaiak, hau pena:

lrutxulueta maitagarria,

Bere tokia zu zera:

Beneziaren grazi guziak

gaur Donostian badira.

 

0! Eskual-Herri eder maitea,

hara hemen zure semea,

bere lurrari nun ematera

beste gabe etorria;

zuregatikan emango nuke

pozik, bai, nere bizia;

beti zuretzat, hil arterano

gorputz ta anima guzia.

 

Agur bai agur, Donostiako

nere anaia maitiak.

Bilbaotikan izango dira

aita-zarraren berriak,

eta ganera hitz neurtuetan

garbi esanaz egiak,

Sud'Amerikan zer gertatzen dan

Jakin dezaten guztiak. IPARRAGIRRE

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com