PRIMA EIJERRA

 

Prima eijerra, Zütan fidatürik,

Hanitx bagira, Oro trunpaturik!

Enia zirenez erradazüt bai al'ez;

Bestela Banua

Desertiala nigarrez urtzera.

 

 

- Desertiala Juan nahi bazira,

Arren zuaza, Oi, bena berala!

Etzitiala jin harzara (1) nigana,

Bestela Gogua

Dolütüren zaizü, amoros gaixua!

 

 

 

- Nitan etsenplü Nahi dianak hartü,

Ene malürrak Parerik ezpeitü...

Xarmagarri bat nik beinian maitatü

Fidatü, Trunpatu!...

Seküla jagoiti ikusi ezpanü!

 

 

- Mintzo zirade Arrazu gabetarik,

Eztüdala nik Zur'amodiorik;

Zü beno lehenik banian besterik

Maiterik, Fidelik;

Horrez eztereizüt egiten ogenik.

 

(1) harzara: berriz, berritar...

 

 

 

 

 

 

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com