MENDIAN ZOIN DEN EDER

 

 

Mendian zoin den eder eper zango gorri!

Ez da behar fidatu itxur'eder horri,

Ene maiteak ere besteak iduri.

Niri hitzeman eta gibelaz itzuli.

 

 

Gaztena, ontu-eta, lurrean ihaurri;

Ene bihotza duzu zu ganat erori,

Eta zurea aldiz harria iduri:

Ene begi gaixoak nigarrez iturri,

 

 

Airea zahar eta kantorea berri:

Ene maite pollita zira xarmagarri:

Kolore xuri-gorri, arrosa iduri,

Mundurat jina zira ene ihargarri.

 

 

Heldu naiz zure ganat, arrosa ederra,

Ezin bertze huntarik nezazun atera.

Xangrin huntan hiltzeko jin balait malura,

Begian bazinuke betiko nigarra.

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com