MENDIAK BETE BELARREZ

(Erregek gizon ederrik)

 

 

«Mendiak bete belarrez, begitartiak nigarrez ...

Lan eginaz urriki dut, bainan probetxurikan ez ...

Orai hemen nagozu sabeletik minez ... »

 

 

 

«Ene maitia, zer duzu? zerk holakatzen zaitu zu?

Ez du denbora luzia zirela penetan sartu...

Plazeraren ondotik desplazera duzu ... »

 

 

 

«Ogiak dire burutu, artoak ere jorratu,

Primaderan egin lana udazkenerat agertu:

Ene maitenoari... gerria loditu.»

 

 

 

«Erregek gizon ederrik guardetan badu segurik;

Lekunberriko brigadan batto ororen gainetik,

Neskatxen enganatzen ez baitu parerik.»

 

 

«Mendian eder arbola, luze hostotsu, lerdena.

Zu zirade mundu huntan nik maitatzen zaitudana

Bisitaturen zaitut ahalik maizena-»

 

 

«Lekunberriko neskatxak, Zuberoala banoa;

Zuberoko kolonbak deitzen bainau bere gana;

Hautatu behar dela zuzenez lehena.»

 

 

 

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com