IRUTEN ARI NUZU

 

1

 

Iruten ari nuzu, kilua gerrian,

Ardura dudalarik (bis)

nigarra begian (bis)

 

2

 

Nigar egiten duzu, oi, suspirarekin...

Kontsolaturen zira (bis),

bai, denborarekin. (bis)

 

3

 

Jendek erraiten dute hal'eztena frango,

Ene maite pollita. (bis)

zu ta neretako. (bis)

 

4

 

Ofiziale seme, kolore gorria;

Baigorriko nexkatxen (bis)

karesatzailea. (bis)

 

5

 

Nik ez dut karesarik bertzek ez dutenik;

Berak dabiltz ondotik! (bis)

zer eginen dut nik? (bis)

 

6

 

Jendek erraiten dute: ezkondu, ezkondu! ...

Niri ez zait oraino (bis)

gogorik berotu. (bis)

 

7

 

Beltxarana naizela zuk omen diozu...

Ez naiz xuri gorria (bis),

egia diozu. (bis)

 

8

 

Xuriak eta beltxak... mendian ardiak...

Ez dituzu zuk ere (bis)

metaka guziak. (bis)

 

9

 

Xuriak xuri dire, ni naiz beltxarana...

Ongi kontentik dago (bis)

ni behar nauena. (bis)

 

10

 

Ezkon-mina dutala zuk omen diozu...

Nik ez dut ezkon minik (bis),

gezurra diozu. (bis)

 

11

 

Ezkon-mina dutenak seinale dirade:

Matel hezurrak seko (bis)

koloriak berde. (bis)

12

 

Andrea, jan ezazu sagar gezamina!

Zertako jan behar dut jan dezakedalarik

ona eta fina? (bis)

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com