IDUZKI DENEAN

 

Iduzki denean, zoin den eder itzala!

Maitia, mintzo zira, plazer duzun bezala:

Egiten duzula

Mila disimula,

Inorant zirela;

Erraiten duzula

Bertzetaik naizela,

Faltsuki mintzo zira.

 

 

Zazpi urtez beti jarraiki zait ondotik,

Erraiten zaundala, ez dut bertze maiterik:

Hitzer fidaturik

Nago tronpaturik,

Gaixoa tristerik;

Ez dut eiten lorik,

Ez jan edan onik.

Maitia, zure gatik.

 

Oi ene maitia, nik ere zure gatik,

Pasatzen dizut nik, zonbeit sabeleko min;

Ezkonduz zurekin,

Samur ait'amekin

Behar nindeite jin;

Ez dakit zer egin,

Ez eta nola jin

Nik neure etxekoekin.

 

 

Oi! ene maitia, nun duz'izpirituia,

Fediaren jabe aita deraukazuia?

Atxikazu fedia,

Maita bertutia,

Libra kontzientzia;

Munduko bizia

Labur da,maitia,

Ez zaitela kanbia!

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com