HAIKA, MUTIL, JEIKI HADI

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, argia den mira hadi!"

-"Bai, nausia, argia da, Gur'oilarra kanpoan da."

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, uria den mira hadi!"

-"Bai nausia, uria da! Gure xakurra bustia da."

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, Surik baden mira hadi!"

-"Bai, nausia, sua bada; Gur'gatua beroa da."

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, hortxet zer den mira hadi!"

-"Bai, nausia, haizea da; gur'leihoa ideki da."

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, kanpoan zer den mira hadi!"

-"Bai, nausia, elurra da, lurra xuriz estali da."

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, urean zer den mira hadi!"

-"Bai, nausia, ardia da; aspaldian itoa da."

 

"Haika, mutil, jeiki hadi, oinon zer den mira hadi!"

-"Ez, nausia, deusik ez da, mutiltto hau logale da...

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com