GOXO DA BIZITZEA

Goxo da bizitzea,

Xibero gainean, mendi horien artian, trankilitatian.

Hargatik aitortzen det, mugaz bestaldian,

badirela xoko hunak, Itsas bazterrian,

kantatzerat banua, hek pentsamentian.

 

Errepika:

Ondarrabia ta Donostia ere, bai Bilbao,

Eskual Herria ederrik zire, hain paregabeko,

ene bihotza hartu duzie osorik betiko,

ziek egin batsari ederra ez dit ahantziko.

 

Xokota batetan da, fierik Ondarrabi,

urez gerizaturik, irriz Hendaiari.

Bere gaztelu zahar misteriosare oi,

ehenago gudukan nola kolpaturik

Santa Maria Eliza urintasunez fundi.

 

Monte Igeldotik zit

agur Donostia,

denen artian zira arrosa lilia,

kontxaren inguruan, bibil da herria

bere mila kolorekin espantagarria,

ta errotik eskualdun da hango jendia.

 

ETXAHUN

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com