GITARRA JOILEA

 

1

 

Gitarra txartxo bat det nik nere laguna.

Horrela ibiltzen da artist Eskualduna.

Egun batian pobre, bestietan jauna,

Kantatzen pasatzen det nik beti eguna.

 

2

 

Nahiz den Italia, orobat Frantzia,

Bietan billatu det mila malizia;

Korritzen badet ere nik mundu guzia,

Maitaturen det beti Eskualdun herria.

 

3

 

Jaunak emaiten badet neri osasuna,

Oranik izango det andregai bat ona;

Nahi badet Frantsesa interesa duna,

Bainan nik naiago det hutsik Eskualduna.

 

4

 

Adio Eskual herria, banan ez betiko;

Bospasei urte huntan ez det ikusiko!

Jaunari eskatzen diot grazia emaiteko

Lur maite goxo huntan bizia uzteko.

 

IPARRAGIRRE

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com