GERNIKAKO ARBOLA

 

1

 

Gernikako arbola da bedeinkatua,

Euskaldunen artean guztiz maitatua:

Eman ta zabal zazu munduan frutua.

Adoratzen zaitugu arbola santua.

 

2

 

Milla urte inguru da esaten dutela

Jainkoak jarri zuela Gernikan arbola;

Zaude bada zutikan orain da denbora,

Eroritzen bazera arras galdu gera.

 

3

 

Ez zera eroriko arbola maitea,

Baldin portatzen bada Bizkaiko Juntea-,

Laurok artuko degu zurekin partea,

Pakean bizi dedin euskaldun jendea.

 

4

 

Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko

Jarri gaitezen danok laister belauniko,

Eta biotzetikan eskatu ezkero,

Arbola biziko da orain eta gero.

 

5

 

Arbola botatzea dutela pentsatu

Euskalerri guzian danak badakigu;

Ea bada jendea denbora orain degu:

Erori gabetanik iruki biagu.

 

6

 

Beti egongo zera uda berrikua,

Lore aintzinetako mantxa gabekua,

Erruki zaitez bada biotz gurekua,

Denbora galdu gabe emanik frutua.

7

 

Arbolak erantzun du kontuz bizitzeko

Eta biotzetikan Jaunari eskatzeko.

Gerrarik nai ez degu, pakea betiko,

Gure lege zuzenak emen maitatzeko.

 

8

 

Erregutu diogun Jaungoiko Jaunari

Pakea emateko orain eta beti,

Baita indarra ere zedorren lurrari

Eta bendizioa Euskal Erriari.

 

IPARRAGIRRE

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com