ESKUALDUNEK MUNDUAN

 

Eskualdunek munduan ez dugu parerik;

Hortakotz ez ginuke guk behar nausirik.

Elgarretarat beraz Zazpiak bildurik,

Ez dugu onetsiko Herrian kaskoinik!

 

 

 

Zeruan gora dago Eskualdun izarra:

Gazte bahintz bezala xuti hor, zaharra!

Kopeta apaltzea da gure makurra,

Oi nausi izatea zer gauza ederra!

 

 

 

Eskualdunak ez ahantz beti han dagola

Jainko Jaunak emana Gernikan arbola,

Eskualdun egon bedi, Eskualdun odola!

Kaskoinak Kaskoinian sekulan daudela!

 

 

 

Oihu hau aditzean xuti gaiten denak

Eta egin ditzagun ahal ditugunak:

Hauxe dauku galdetzen gure Jainko Jaunak:

«Eskualdun egon giten beti Eskualdunak.»

 

ZERBITZARI

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com