EUSKARA, JALGI HADI PLAZARA

 

Garaziko herria benedika dadila;

Euskarari eman dio

Behar duen tornua.

Euskara,

Jalgi hadi plazara!

Bertze jendek uste zuten

Ezin eskriba zateen;

Orai dute forogatu Enganatu zirela.

 

Euskara,

Jalgi hadi mundura!

Lengoaietan ohi hintzan

Estimatze gutitan;

Orai aldiz hik behar duk

Ohoria orotan.

 

Euskara,

Habil mundu guzira!

 

Bertzeak oro izan dira

Bere goien gradora;

Orai hura iganen da

Bertze ororen gainera.

 

Euskara!...

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com