ESKUALDUN SEME DENA

 

 

 

Eskualdun seme dena beti alaia da

Ikusi dut Gernikan, oi zoin den ederra!

Ez nuen ez ametsik, nintzen atzarria...

Arbola bat arrokan ederki jarria.

 

 

 

Zer haiz bada, arbola, orai mintza hadi,

Arrokatik begira hagoena guri?

-Ni nauk ni Eskualduna, bai aspaldikoa,

Egundaino aizkorak ezin hautsizkoa!

 

 

 

Eskualdunak geroztik gaiten alegera.

Gure kantu berria denek kanta gora!

Bai gora Eskualdunen abenda azkarra!

Gora mendi gainean eskualdun arbola!

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com