ERREGEK GIZON EDERRIK

 

Erregek gizon ederrik guardetan badu segurik;

Lekunberriko brigadan batto ororen gainetik

neskatxen enganatzen ez baitu parerik.

 

Ene maitia, zer duzu? zerk holakatzen zaitu zu?

Ez du denbora luzia zirela penetan sartu...

Plazeraren ondotik desplazera duzu...

 

Ogiak dire burutu, artoak ere jorratu,

primaderan egin lana, udazkenerat agertu,

ene maitanoari... gerria loditu.

 

Lekunberriko neskatxak, Zuberoara banoa;'

Zuberoako kolonbak deitzen bainau bere gana;

hautatu behar dela zuzenez lehena.

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com