ENE MAITEA, BARDA NUN ZINEN

 

1

 

Ene maitia, barda nun zinen

Nik bortanua joitian?

Buruian ere min nuien eta

Dudarik gabe ohian. (bis)

 

2

 

Bard'arratsian, ametsetarik

Boz bat entzun dut xarmantik,

Eztitasunez betia beitzen,

Haren parerik ez beitzen. (bis)

 

3

 

Eztitasuna gauza ederra,

Nork nezake ni kondena,

Gauaz loale, egunaz ere,

Errepausurik batere. (bis)

 

4

 

Xarmagarria, Io ziradia,

Eztitasunez betia?

Lo bazirade iratzar zite,

Etziradia loz ase? (bis)

 

5

 

Arboletan den ederrena da

Oihan beltzian pagoa;

Hitzak ederrak dituzu bainan

Bertzetan duzu gogoa. (bis)

 

6

 

Nik zure ganik despegitzia

Iduritzen zaut hiltzia;

Hiltzen ez baniz bihurtuko niz,

Indaitzu bi pott, maitia... (bis)

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com