ENE IZAR MAITIA

 

Ene izar maitia,

Ene xarmangarria,

Ixilik zur'ikustera

Jiten nitzauzu leihora;

Koblatzen dudalarik

Zaude lo'karturik;

Gauazk'ametsa bezala

Ene kantua zauzula !

 

Zuk ez nuzu ezagutzen,

Hori ere zaut gaitzitzen;

Ez duzu ene beharrik

Ez eta axolarik;

Hil edo bizi nadin

Zuretako berdin!

Zu aldiz, maite Maria,

Zu zare ene bizia!

 

Amodiozko pena zer zen

Oraino ez nakien!

Orai ez nuzu biziko

Baizik zu maitatzeko.

Norat den ixurkia

Hara juaiten da ura:

Orobat ni, maitenena,

Jiten niz zure gana!

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com