AXURI BELTZA...

 

Axuri beltxa ona da, bainan hobeago da xuria:

Dantzan ikasi nahi duten jendek guri bezate begira.

 

Tra la la...

Arno gorria ona da, bainan hobeago da xuria;

Burua xuxen, zangoak airean, ez egon uzkur dantzara.

 

Ogi komuna ona da, bainan hobeago da xuria;

Dantzan artzeko jende gantzadunak hainitz trabatuak dira.

 

Andre gorria eder da, bainan ederrago da xuria:

Dantzari onak polliki dantzatuz baduke haren irria!