ANTONI TA ANTON

 

Antonek:

Antoni! Antoni!

Zure atean nago ni,

 

Antonik:

Ai, Anton! Ai, Anton!

Ate ondoan, hor konpon.

 

Antonek:

Ormatxoriak negu gorrian

Ez du atsegin elurra;

Zerua goibel, kabia hotza,

Ta janari gabe furra.

Ai, maite, nere bihotzak duan

Zure hotzaren bildurra!

Biontzat kabi bat berotzeko

Bilduko nuke egurra.

Anton!... (lehen bezala)

 

Antonik:

Enarak ez du behin egindako

Kabirik ihoiz aldatzen:

Urtero beti kabi haretan

Umeak ditu bazkatzen.

Bana zu, Anton, enara txarra

Zaitut neretzat billatzen:

Jai bakoitzean nexka berria

Ikusten zaitut maitatzen.

Antoni! ...

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com