AMATXO:

OILARRA KUKURUKA

 

1

 

Oilarra kukuruka etxean da ari,

Jadanikan Arnatxo otoitzez Jaunari;

Bi eskuak ikaran, so kurutzeari:

«Jaunak beha diezon egun berriari!»

 

2

 

Atxo zinez pollita da gure amatto,

Xahar izana gatik ez oraino ttontto,

Diruz balinbad'ere poxi bat pobretto,

Omor'onez bederen dago aberastto.

 

3

 

Igandetan ederrik, iduri panpina,

Zinez erran liteke: «Horra Erregina!»

Begia irriz dago, halaber ezpaina:

Oi zer atxo pollita, Jainkoak egina!

 

4

 

Buru sahetsetikan moto-buztanduna,

Lepo-gibel aldean mokanes urdina,

Balenarik gabeko soineko fin fina,

Zaiano bat pollita ber'eskuz egina.

 

5

 

Meza-deia burrunban, eliza-dorretik,

Eta arnatxo joan landa bazterretik;

Buruaren zaintzeko iguzki gaixtotik,

Kaputxina pleguan eman du burutik.

6

 

Arto bizardun perde, soropil gizenak,

Sagar hori'ta gorri, mahasti-aihenak,

Amatxo gaixoari irriz daude denak:

Ezagun da direla adixkide minak!

 

7

 

Intzaur, piko, gaztenak, zirezte handitu,

Zuen landatzailea da aldiz xahartu;

Ainitz neguetako elurra gelditu,

Eta ile urdinak zeraizko xuritu.

 

8

 

Huna ur-xirripa bat intzirez doana,

Gain hartako zerua bezainbat urdina:

Lehenago jauzian igaiten zuena...

Orai, doi-doi, emanez harri xabalduna.

 

9

 

«Agur, amatto agur! - Agur, ene haurra!»

Bldean orok hari bihotzez agurra.

Amatxo erreposki ez dadien lerra,

Ttapa, ttapa badoa xendrari behera.

 

10

 

Herrirat heldu eta, zaia du zafratzen,

Zapeteri erautsa eskuaz xahutzen;

Kaputxina burutik laster beheititzen,

Eta ixil ixila elizan da sartzen.

 

11

 

Zer otoitzak orduan Aita Jainkoari!

Aingeruak barrandan xahar maiteari.

Bertze guziak kantuz errepikan ari...

Atxo ona mezuka Ama-Birjinari.

 

12

 

Hilen herri xokoan, mezatik lekora;

Amatto nigarretan otoitzez hobira;

Loretto bat harturik lurretik eskura,

lxil eta trixte da itzultzen herrira.

 

13

 

Ilun zeinuetako etxerat heltzean,

Gozo handi bat zuen Amak, bihotzean.

Gaztena adar beltxek, hura aditzean

«Gau on!» zioten orok, betan apaltzean.

 

14

 

Oi Arnatxo maitea, agian luzaxko,

Jainko Jaun onak zaitu gurekin utziko!

Ainitz urtez agian, zaitu ahantziko!

Luzaz, agian luzaz gaituzu zainduko!

 

Jean BARBIER

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com