AI, AI, AI, MUTILLAK

 

Azpeitiko neskatxak, gona gorriekin (bis)

Ez dute dantzatu nahi xapel xuriekin,

Ai, ai, ai! mutillak, xapel xuriekin. (bis)

 

Biba xapel gorriak, burlia ferdiak! (bis)

Zaldi batian dator Don Carlos gurea,

Don Carlos maitea, gure erregea (bis)

 

Biba Don Carlos eta Dona Margarita (bis)

Biba relijionea'ta Fuera Republika!

Fuera Republika! Biba Margarita (bis)

 

Gobernuak baditu bi pezetakoak,

Bai eta Don Carlosek bolontarioak,

Bolontarioak, ez jornaleroak.

 

Nere borondateaz hartua det arma...

Nigarretan utzirik aita eta ama...

Aita eta ama, hartua det arma.

 

Gu lapurrak gerala kalian diote;

Infame traidoreak, gezurra diote...

Gezurra diote'ta pagaturen dute.

 

Ez gerare ohoinak, ez pezeteroak,

Fedearen aldeko bolontarioak,

Bolontarioak, ez pezeteroak.

 

Ez gerare armetan, ohointzendako,

Bainan bai bakarrikan Don Carlosendako,

Haren koroatzeko, gortean sartzeko!

 

Don Carlosek eman du Frantzitik ordena

Xanponian saltzeko beltzetan-onena,

Beltzetan onena, Frantzitik ordena.

 

Xanponian ezikan, arditian ere,

Estellako kanpotan dozenaka daude!

Dozenaka daude arditian ere.

 

 

 

 

 

Créé par AVS Document Converter

www.avs4you.com