AGUR ETXEKO-ANDRIA

 

1

Agur etxeko-andria, Gure diruen jabia,

Berriz ere behar dugu arnoarekin ogia,

Bai etare, arratsian, kartekilan argia.

 

2

Kartak hiru'ta kartak lau, Kartak eman deraut hau:

Hamahiru izan eta ezin galdu hamalau,

Sakelan tudan diruekin afalduren ez naiz gaur!

 

3

"Utzak jokua burutik Partitu gabe mundutik!

Aditzia banian, bainan jokuak adarrak makur tik

Hik nekez irabaziak ostalerak juanen tik!"

 

4

Lau arrosa, lau begi, Bortz arrosa'ta bortz begi:

Gizon deboxaren haurrak maiz gose edo egarri,

Atalatzean jarri eta iguzkia janari!

 

5

Gure etxean lau ardi, Lauek zortzi beharri:

Egundaino ez nuk izan orai bezain egarri,

Baso bat arno edanez geroz, oi zer kantaria ni!

 

6

Jozak, soinularia, Hire soinu eztia;

Hire soinu ezti horrek emaiten zaitak atsegin,

Bihotzean bar bat badiat, ez zakiat zer egin.

 

7

Alegerarik probia, Balenkoniaz betia;

Nahiz eta ikusten dugun miseria gorria,

Bertze munduan guretako duk zerutako loria!