Choeur d'hommes du  Pays Basque 


Les pages musicales

"Gure herria"-k agertarazia 1966.  

    Nola, hitz laburrez, aipa nor eta zer zen Oxobi ? Ez da segur lan errexa. Behar dauziet aĪtortu ez dudala anhitz ezagutu, ez dudala sekulan elhekatu. Beharrik, ukan ditut ondoan untsa ezagutu zutenak. Beharrik, olerkariak, bere olerkietan ixurtzen du bethi dere bihotzaren berri. Beharrik, bertze olerkari batzuk kantatu daukute Oxobi. Dener galdeginen deet zerbait.

    Diela zazpi urthe orai, hil zitzaukun, Jules Moulié Arrangoitzeko Jaun erretor ohia, bizi eder eta saindu bat eremanik, bere egin ahalak eginik bai elizaren, bai eskuararen alde. Uste dut zela gain gainetik : Baxe Nabarreko seme, Elizako artzain, Eskual Herriko olerkari.

    Bidarrain sortu zen, mita zortzi ehun eta lauetan hogoi ta zortzigarren urthian. Berak aitortzen dauku J.-B. Oxalde Bidarraitar pertsulariaren kantien bilduma agertarazi zielarik : « Sortzez bidarraitarra nihaur, eta bertze aphez eskualtzale zombait bezala, guarda semea, adixkide batzuer iduritu zitzaiote Oxalde zenaren bizimoldeaz eta kan,tuez orhoitgarrienak bil nitzazkeela. » Bizkitartian, etzen egon anhitz dembora Bidarrain eta gaztetastina pasatu zien, herriz herri, guarda-semek ai-dura pasatzen duten bezala. Herri horietarik bat Baigorri. Bastida deitzen den kartierreko etxalde batian, Oxobian, iragan ditu zombait urthe. Dudarik gabe, bere izen ordea, Oxobi, hartu duke etxe horren izenari pentsatuz, Baigorrin pasatu dien demboraz orhoituz. Urthe guziz bazoan, Itsasun bizi zen amatxiren etxerat, bakantzetako demboren pasatzeko. Ez du sekulan ahantzi Itsasu eta nahi ukan du han ehort, zezaten. Halere, Larresoron egin zitielarik bigarren maileko estudioak, erdara zerabilan ardura, eta, bere lagun eta adixkidek diotenaz, ez zen eskuaran hain trebe. Gero joan zen Naieko seminario haundirat, Baionakoa hetsī zutelakotz mila bederatzi ehun eta bortzeko legek. Nork erranen dauku zer zitzakon ordian gertatu ? Behar bada, Eskual Herritik kampo bizitziak du sortarazi Oxobiren bihotzian eskuararen amodioa, Biarnoko herri hortan du aditu, barne barnetik heldu zitzakon eskual olerkari eta idazlari izaiteko deia ? Etziren guti harritu eskolako lagunak, jakin zutelarik agertarazten zitiela pertsu andana bat « Eskualduna » deitzen zen astekarian. Gero, mila bederatzi ehun eta hamabian, apeztu ondoan, izendatu zielarik Baionako aphezpikiak Hiriburuko bikario, laguntza eder eta balios bat eman zakon Oxobik, Hiriart-Urruty « Eskualduna »ren buruzagiari.

    Mila bederatzi ehun eta hogoita bata : Gerlatik landa, gazte multxo bat bildu zen Uztaritzen, zerbait egin nahiz eskual-kulturaren alde. Hek ziren : Saint-Pierre, Gorduseko aphezpiku gaia, Barbier, Donibane garraztar, Sempereko erretora, Apezteguy, Elissalde, bethī eskuararen zerbītzari, Louis Dassance, Dufau bi aneak, Cho~ribit, Souberbielle bi aneak, Garmendia eta bertze... Hen artian ere Oxobi. Biltzar hortarik sortu zen « Gure Herria » deitzen den eta oraino bizi den agerkaria. Langile hoberenetarik bat izan da Oxobi, agertarazten zitielarik, bai pertsu, bai artikulu; hetan , « Bertzen irakurgaietan » deitzen ziren artikulu premiatsu batzu. Irakurtzale haundi, idazlari eder, horra zer dezakegun erran, « Gure Herria »-ren zembaki guziak ikertzen ditugularik.

    Mila bederatzi ehun eta hogoita Zortzian izendatzen du Baionako aphezpikiak, Dohoztiriko erretor. Herri ttipi hortan pasatuko ditu hamahiru urthe. Lehen hauzoetarik bat, Gerezietako erretora. Zerbitzari. Hotako bi erretorik ez ditaike aise atxeman Eskual Herri guzian. Bat, Zerbitzari, pilotari eta pilotazale, eskualdun eta eskualzale suhar, aphez ere osoki. Bertzia, eskauldun eta eskualzale kartsu, elizako artzain, fededunen artaldiaren begiratzale, Dohoztiriarrek deitzen zutena : gure erretor ona, edo hitz batez, Oxobi.

    Eta frantses erranak dion bezala : « Jamais deux sans trois », bi erretor berezi horien ondoan, ezarriko dugu Donetx, Arnegīko erretor Zena.

    Alabainan, ez zen bertze eskualdun aphezak bezalakoa Oxobi. Gorphutz lodi, bisai gorri eta zabal, ardurenian zimur, heldu zitzakolarik adixkide bat zerbaiten galdegiterat : « Ez niz nehoren zerbitzari » ihardesten zakon berehala. Bazakiten denek, gazte ala zaharrek, zer ziren haren kolerak. Zombait eta zombaīt inharrosaldi ukan dituzte katiximan Hiriburu, Dohoztiri eta Arrangoitzeko haurrek. Gorritia, oihu huni, oihu hari, iduri zien leoin ikaragarri bat. Jaun erretoraren erasiak etziren bethi denak- intzutekoak. « Un curé folklorique », hala deitzen zien Eskual-Herriko jaun mera batek. Egia erraiteko, maitiago dut J.-P. Iratxetek erraiten ziena : kolera, bekain ilhun, ateraldi izigarri horiek zirela : Oxobikeriak.

OXOBI - cliquez pour agrandir l'image !
    Bainan, bertze kararik badu Oxobik. Arrangoitzen zelarik erretor, mila bederatzi ehun eta berrogoita batetik eta mila bederatzi ehun eta berrogoita hamabortZa artio, nor nahik ikus zezaken platana ondo azpietan jarria, nehori kasu egin gabe, ezin akabaluzko pentsaketetan sartia, iduri bertze mundu batetarat joana. Eta, egia erran, bere alegien mundian zagon, marmarika bat afoan, pertsu moldatzen ari. Maite balimbazien bakartasuna, halere elgartasunaren amodio haundia bazien. Pierre Lafitte jaun kalonjeak, kondatzen dauzku zer ziren Dohoztirin edo Arrangoitzen egiten ziren Eskualtzaleen Bilizarreko buruzagien bilizar ttipiak. Erran dut deitzen zutela jendek : gure jaun erretor ona. Ez dezagun sekulan ahantz, aphez zela gain gainetik. Prediku alkitik bere bizi guzi . an, hedatu du, eta zoin ederki, girixtinoek deitzen duten « berri ona ». Behar zen intzun, bereziki Ama Birjinaren zazpi doloretaz mintzo zelarik. Eskuara garbī eta tinki batian, boz indartsu eta eder baten medioz, ixurtzen zien fededunen arimetan, girixtino legiaren errespetia, Jaun Goikoaren amodioa. Apheztegirat joan zitaiken nor nahi, eskale ala adixkide. Bereala, lehenbiziko memento gaxtoa pasatu-ta, bortak zabaltzen ziren, eta galdez jiten zirenak, berena, nasaiki, ukaiten zuten. Gorphutzeko janarien jabe zen Napartar gelaria, arimako hazkurrien emaile Oxobi, bihotz neurri gabekoa. Lehenbizian, borthitz, bainan gero gizon alegera, bihotzduna, egiazko karitatez bethia.

So egizie, zoin poliki argitzen daukun, J.-P. Iratxetek, Oxobiren bigarren kara :  

« Hola zen, borthitza eta bihotzduna,
Jitez guarda serne, fedez eskualduna,
Oxobik zer zuen maitatu dudana,
Nik erraiten nuen : Oxobitasuna. »


    Bethi bere buriaren jabe nahi du izan Oxobik. Badakizie mila bederatzi ehun eta bortz-etik hunarat, nola dabiltzan elgarrekin aphez eta errientak, eskola dela kausa. Gerla gorrian batzutan, bat bertzia ez ezagutu nahiz bertze batzutan. Bazien bertze asmorik Oxobik. Ortzegunetan edo igandetan, gobernuko eskoletako errientak libro zirenian, zombait eta zombait mus particla dituzte egin, errienta aphezarekin edo aphezaren kontra. Batek imido, bertziak hordago, idokitzen etzielarik. Eta elgarrekin ari zirenian, hogoita hameken keiniak ziren adixkidenak, bi battekoenak etzirer ez etsaienak. Ez daut, Sauveur Narbaits, eskola emaile ohiak gauza hori ukatuko. Zer zitaiken hori ? Oxobikeria ? Oxobitasuna ? Ene iduriko egiazko Oxobitasuna.

    Arrangoitzeko, erretorgoa utzirik, mila bederatzi ehun eta berrogoita hamabortzian, bizi izan zen oraino biz pa hiru urthe. Bainan eritasuna jabetu Zen gorphutz azkar hortaz. Hospitalian egonik zombait egunez, itzali zen mita, bederatzi ehun eta berrogoita hemezortziko otsailaren lehenbiziko egunetan, San Josep deitzen den aphez zaharren etxian. Ehorzketa ederrak. Han ziren eskualIzale guziak. Narbaitz, jaun kalonje eta bikario jeneralak, Oxobiri zoakon mintzaldia egin eta, eman zien atsolbia.

Halako gizona zen, halako apheza zen. Eta bertzalde, merexi du aipamen berezi bat Eskual Herriko olerkariak.
 
 

    Dezagun erran lehenik, idazlari hoberenetarik bat daukagula, Oxobi. « Gure Herrian » edo « Eskualdunian » izkiriatu ditien artikuliak, lan mamītsuak dira, gorphutz haundikoak. Erraiten dutenek Eskuarak ez dezakela gauza gorarik eta barnarik ederki aipa, irakur ditzatela Oxobiren idatziak eta ikusiko dute nola eskuaraz jabetia zen. Hala nola, bere lanari lotzen delarik, ofizialiak, abilezia haundienarekin, tresna mota guziak ibiltzen baititu, hala Oxobi, eskuararen ofizialia, eskuara den tresnaz baliatzen da, erran behar ditien gauzak aphaintzen ditiela behar diren bezalako, edergailiekin.

    Oxobiren erakaslia : gure literaturan den gizonik haundiena. Axular, Sarako erretor izana hamazazpi garren mendean, « Gero » edo « Geroko gero »-aren idazlari famatia. Berak goresten du ezin hobekiago :  

Eskerrak Axular !
Bihi, bazka, indar,
Egun eta bihar
Badakigu nun har;
 Zu baithan...

Lagunak ez lokhar
Aditurik elkar,
Dugun eskuara sar
Eder, jori, hazkar,
Orotan.  

    Idazlari eder eta indartsu izan dela Oxobi, nehork ez dezake ukha. Olerkari bikaina ere bai. Bainan bere olerkietan, alegiak, bereziki zauzkit gustatzen. Erran dut jadanik Hiriburu, Dohoztīri eta Arrangoitzeko haurrek jakin zutela zer zen Oxobiren larderia. Eta bizkitartian, bihotzeko segeretian, maitatu ditu zoin nahi eskualdun aphezak baino gehiago. Hendako eta Eskual Herriko haur guziendako ditu asmatu eta idatzi pertsurik goxoenak. « Alegiak » deitzen den liburu ttipiaren aintzin solasian datiku aitortzen bere nahikundia : « Eskuaraz jauntzi ditut bertzek ametsturikako alegia batzu... Den bezala, liburutto, hau onhartuko dautatet agian, eskualdun haurrek. Eskualdun haurrentzat egina da »

    Hor dugu, hor, egiazko Oxobi. Bere olerkien mundian, haurren mundia bezalakoan, badabiltza Astoko, eta Otsoko, axeri faltsu, bele zozo, ttirritta ergel, erbi izikor, uli, xinhaurri eta leoina, aberen errege. Kondaira eder horietan, La Fontaine frantses alegia egilearen gisan kondatu dītu, abereak ararteko harturik, mundu huntako gizonen eztabadak, urguliak sortzen ditien gudukak, gure arteko faltsukeriak, hemengo miseriak.

    Badea gauza ederragorik ! Erbia, erbi xoroa presentatzen daukularik, hitzak heldu zauzkigu, hura bezala erne, bizi, jauzikor, iduri bat bertziari pusaka, beren harat hunatian :  

Erbitto bat : beharri xut, buztan labur,
Ausik, itzul, beha, jauzi, bethi beldur.
    Ulia aipatzen daukunian, badoa erran zahar, baten bilha. Erran zahar hori, afo~ guzietan dabila, bainan olerkariaren grazia nasaiez beztiturik, Oxobik ezartzen dauku hain xuxen, hain ederki, bere neurthitzetan
 
Uli, ulibeltz, ulitz,
(Erle hoinbertze balitz)
Habe, leizor, leizafin,
Ausart, ohoin, gaixtagin,
Deus onik nehun ezin
Hots, tantiruri
Elgar iduri
Uliak uli.


    Uda minian, bero gaitzak erretzen ditielarik bazter guziak, mamutzert azantza, ttirrittaren kantia emaiten ditu Oxobik, berak pentsatu arrabots hitz batzuikin. Arrabots hitz horiek, titxolarien jostaketak bezala, sortarazten daukute gogoan, halako gozo bat  

Agorrilan ardura
Bero gogorrak ari.
Ostopean gostura,
Ttirritta xirrikari.
Tzirri, tzirri, kitzirri
Mari orratzari...
Eta iguzkitara,
Ulitxak firrindan,
Uliak farrandan,
Erleak burrumban,
Listorrak barrandan,
Uli beltzak baltsan
Nun ez diren... saltsan
Tzirri ' tzirri, tzirritan
Mari Orratzak pestan,
Ainharak lorietan.


    Hein hortarat heltzeko, behar da zinez olerkaria izan. Behar dira neurthitzak moldatu, ez pertsulariak bezala besta edo zoingehiagoko batian, bainan pausuki, etxeko ixiltasunian. Jitez olerkaria izanikan ere, lanari lotuz da, Oxobi, olerkari haundia bilakatu. Bere bizi guzian onhartu du, Boileau-k, idazlari guzier eman deen. kontseilia :

« Cent fois sur le mélier, remettez votre ouvrage ».

    Bai, ehun aldiz, hartu ditu bere neurthitzak, gogoan erabili, jo harat, jo hunat, hitz bat kambiatuz hemen, bertze zerbait aphainduz han. Lan hori eginez, bazoan bethi, onetik hoberenerat. Gero, untsa lantu, legundu, orraztatu ondoan, kantatzen dute neurthitzek, olerkiaren kantu ederra, bihotza dute bethetzen, gogoa lilluratzen.

    Zendako othe, La Fontainen alegiak ikasten dituztelarik gure haurrek eskoletan, ez ditzazkete ikas Oxobiren alegiak ? Horiek dira gure Eskual kulturaren ontasunak. Behar dituguia debaldetan utzi ? Eskualdun laborariak, larre uzten ditia bere lurrak ? Nahi balimbadugu gure eskualclun eginbidia osoki bethe, aintzinekoek utzi daukuten ontasun ederrez behar gīra baliatu, behar ditugu erabili. Hori ez eginez, bigarren aldikotz hilen da Oxobi, eta izanen gira, gu, haren hiltzaliak.

    Aphezak azken hitza bere, dio erran-zaharrak,. Nahiz aphezaz mintzatu nizan, olerkaria nahi ukhan dut, bereziki, goretsi. Gizona eta fededunen artzaina, Jinkoak jujatzen ditu. Olerkaria aldiz, gure meneko da, eta « Guria gure » erraiten dugun bezala, olerkariaren jujatzeko, hitza emanen dakot olerkariari. Ene adixkide eta gure deputatu eskualdun eta eskualzale suhar gaztiak, Labeguerie jau nak bihotza nigarretan zagolarik, igorri dako Oxobiri azken agurra. Pertsu sarkor eta hunkigarriagorik etzitaiken asma. Beraz, olerkariak, azken hitza bere.  

« Mendiak bethe belharrez, begitartea nigarrez... *»


    Oxobi, zuk erakatsi bertsu horiek, ez ditugu gehiago elgarrekin kantatuko. Hetaz orhoituz, moldatu ditut bertsu berri batzu. Erakasleari, ikaslearen azken agurra dira :  

Mendiak  bethe elhurrez, begitarteak nigarrez;
Otsaileko  goiz-izotza, iguzkiaren dirdirez;
Zure begi  hetsiak azken lo ametsez.

Bi begietan ximixtak, boza dena ihurzuri,
Azaletik otso beltza, baīnan barnez uso xuri,
Lehengo profeta bat zinuen iduri.

Aingeru-hegal ixil bat jin zauzu bilha gau batez,
Eta orai, iduri du, haize-hegoa entzunez,
Intzirika dagola Eskuara oinazez.

Oinazez... ez baitzituen zu bezalako seme bi
Apaindu duzu bertsutan, atxiki duzu, Oxobi,
Goiko mendian sortu ura bezain garbi.

Zeruetarat heltzean, idekitzeko athea,
Han zinuen bai Maria, han, Zurginaren Semea,
Eskual olerkarien, Oxobi, printzea.

Han zintuen, maitatuak, Leoina eta Astoko,
Axeri eta Jaun Bele, Bildotxa eta Otsoko,
Behintzat adixkide, zure agurtzeko...

Mendiak dire elhurtu, zure lanak bururatu,
Bere fruituak emanik, zuhaitz zaharra kraskatu,
Eta Eskual-lurrean bethikotz pausatu.

Mendiak bethe elhurrez begitarteak nigarrez,
Otsaileko goiz-izotza iguzkiaren dirdirez,
Zure begi handiak zeruko ametsez.


J. HARITSCHELHAR.  


Oxobi'ren lan orhoitgari zonbait


AMA !

AIREA: Ortziraletan duzu Garruzen merkatu
 

Maitatua sobera nintzelarik haurral 
ez nakien nik zer zen amaren beharra; 
bortu batean orai naiz bakar bakarra, 
hartaz orhoit'orduko heldu zaut nigarra.
Hegalnoak azkartzen sendituz geroztik, 
baitoazi choriak ohantze gozotik, 
halaber joan ninduzun amaren altzotik... 
ahantzia bainute herrian engoitik !
Bainan ama gaichoak ez nu ez ahantzi: 
maiz daut Eskual Herritik igortzen goraintzi 
hautsi nion bihotza, nuenean utzi; 
neretzat baizik ez da halere han bizi.
Bero daukat nik ere bihotzean garra, 
Jinkoak pieu zauntan eskualdun pindarra 
ama baitut oraino minetan indarra, 
ama gau ilhunean, argidun izarra
Nere bortu gainetan baniz enoatzen, 
gaizkirat balinbazaut bihotza lerratzen, 
mire begi garbiez, ama, naiz orhoitzen, 
eta lanari gero kuraiekin lotzen !
Oi maiz ametsetarik izan dut gogoan 
gochoki nindagola lehen ohakoan, 
aingeruer begira, ganbera chokoan, 
eta, zu, hantchet irriz, ama, ner'ondoan
Frangotan huts ohiez orhoitzen ere niz... 
ama, gazte denbora berriz haste balitz 
nigar egin-arazi dautzut anhitz aldiz, 
nigarrak niri zauzkit jauzten orai borthitz
Aspaldi du naizela sor-etchetik joana, 
hamargarren urthea hurbil iragana : 
noiz othe naiz liemendik jinen zure gana, 
ama, saristatzerat zor dautzutan lana ?
Untziak noiz nu berriz horrat eremanen ? 
etcherako bidechka noiz dut nik iganen ? 
eta zutarik, ama, musu bat ukanen ?? 
oi ha laster dautazu agian emanen

................................................
................................................

Aho batek eztiki diolarik: Ama ! 
hitz gocho bakar horrek mundu bat derama... 
ama baino hoberik zer ditake asma ? 
haren maithatzen beraz gaiten oro thema.

   

HARTZA ETA BI KASKOINAK






Urtharril mina zela, bi kaskoin ihizin, 
Elhurrez elhur, nekez, mendian zoazin; 
Bepetan eta hurbil hartz bat zankoten jin. 
lhiztariek tiro-ka... galtzetan egin !

Jauzian hau igan zen haitz baten gainerat, 
Bertzea zanpez datza gogor nola hil bat. 
Eztiaren usainik etzuela daukat 
Usnan egonik hartza joan baitzen han harat.

Ez emanik hartzari behar zen tiroa,
lkhara daldaretan, lanhotsu gogoa, 
Emekino jausten da zuhaitz gainekoa 
Eta etzanik dagon haren gana doa.

- Heit lagun, bizi haiza ? Bai, diat atsegin 
Osorik hi oraino ikustearekin; 
Bainan usna musnaka hartzak dauk hitz egin ? 
Hoin ichilka zer zion nahi nikek jakin.

- Huna zer dautan erran hartzak beharrira:
« Gizon, adiskidetan hi mota badira,
Makhil geitzat haltzari nagusi mizpira,
Beldurti tchar batekin ez jin ihizira. »
 


 
 
BELEA ETA
Behin bazen bele bat: 
Bele bat beltza, 
Pika bezen ohoina, 
Bainan zozoa 

Hartu zuen gasna bat, 
Gasna bat gaitza,
Ardi esnez egina, 
 Bainan gozoa 

Zurchuri baten punttan, 
Punttaren punttan,
Gure belea zagon 
Nola gasna jan 

Acheri bat ttapattan, 
Ttapa tta pattan, 
Zurchurira jin zaion 
Gosea tripan ! 

Egun on, bele jauna, 
Ori zure soina !   ...

...ACHERIA
 
Kanta hain eder balitz,
Zinez dautzut hitz
Ez litake choririk
Ez, ala fede,
Ederrez joan lironik
Zuri, jaun bele

Bele jaunak orduan,
Ordu berean,
Mokoa du ideki
Gasna erori

Acheriak ttapattan,
Ttapa tta pattan'
Berea ez du hetsi
Gasna iretsi !

Aho legun, muttur luz,
Zenbat acheri
Bele gaizoen gostuz
Direnak bizi ! !

Retrour ą la page d'accueil ADIXKIDEAK
Retour ą la page d'accueil